Irungo enpresa bat gara, eta ostalaritzako eta jatetxeetarako ekipamendua banatzen eta saltzen dugu, baita haren inguruko aholkularitza eman ere (besteak beste, ehun-gaiak eta arropa profesionala, sukaldeko tresnak, mahai-tresnak, baxera, beirateria, mahaiko osagarriak, terrazako eta barruko altzariak, etab.).

Ostalaritzako hornigaien markarik onenekin egiten dugu lan, zure negozioaren beharrei erantzuteko. Goi-mailako 10.000 erreferentzia baino gehiago ditugu, gure produktua zure beharretara egokitzen dela ziurtatzeko.

Bezeroa gogobetetzea dugu helburu nagusia. Hori dela eta, Hostelery&KOn, kalitateko produktuen gama zabala eskaintzen dugu, baita zerbitzu osoa ere, aholkularitza pertsonalizatuaren bidez, negozio bakoitzak zer behar dituen kontuan hartuta.

Zerbitzua

Kalitateko marken alde egiten dugu apustu, material profesional onena eskaintzeko. Bezeroak gogobete nahi ditugu.

Grina

Gastronomia oso gustuko dugunez, zerbitzu esklusiboa eta fidagarria eskaintzen dugu. Aholkularitzan sinesten dugu.

Bermea

Material profesional guztiak behar bezala entregatuko ditugula eta zerbitzu eraginkorra eskainiko dugula ziurtatzen dugu. Bezeroez arduratzen gara.

ZERBITZUAK

Ostalaritzako hornigaien markarik onenekin egiten dugu lan, zure negozioaren beharrei erantzuteko.

MARKARIK ONENAK

Ostalaritzako hornigaien markarik onenekin egiten dugu lan, zure negozioaren behar guztiei erantzuteko.

10.000 ERREFERENTZIA BAINO GEHIAGO

Erregulartasuna eskaintzen dugu, bai kalitatean, bai prezioan, eta 10.000 erreferentzia baino gehiago ditugu, gure produktua zure beharretara egokitzen dela ziurtatzeko.

BEREHALAKO ENTREGA

Geuk banatzen ditugu gure produktuak; horri esker, eraginkortasunez eta garaiz entregatzen ditugu. Bizkortasuna eskaintzen dugu.

AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA

Bezeroak gogobetetzearen alde egiten dugu apustu. Erabateko lotura sortzen dugu, bezeroei une oro lagundu ahal izateko.

HUTSETIK ABIATUTA ESKAINITAKO EKIPAMENDUA

Hutsetik abiatuta janzten dizkizugu sukaldea eta establezimendua. Ostalaritzan hasteko behar dituzun produktu guztiak eskaintzen dizkizugu.

BANATZAILE FIDAGARRIA

Arretaz zaintzen dugu stocka, une oro era guztietako eta kalitate handiko material profesionala dugula ziurtatzeko. Beti ditugu mota guztietako produktuak.