Gure azkenengo mezuan, gure jatetxerako beirateria bat edo beste bat aukeratzerakoan kontutan hartu beharreko puntu nagusiei buruz hitz egin genduen.
Baxera aukeratzerakoan ere ba dira kontutan hartu beharreko hainbat alderdi. Mezu honetan hauek sintetizatzen eta aholku batzuk ematen saiatuko gera, zuen nagozioetarako baxerarik egokiena aukeratzeko garaian erabaki zuzenak har ditzazuen.
Beirateria eta mahai tresnekin batera, baxerak bezeroari jatetxe edo areto baten irudirik zuzenena isladatzen dio. Baina honez gain, ba dira kontutan eduki beharreko hainbat alderdi, iraunkortasuna, berritzeko aukera, atal desberdinen neurriak garbiketa hobetzeko, e.a.
Diseinua
Mahai batetan eseritzen garenean, denok balioan jartzen dugu aurrean jartzen diguten baxeraren diseinua: forma irregularrak eta koloredunek beti dira deigarriak. Bainan hala ere, beti izan behar da kontutan praktikotasuna; sormen lan handiko baxera originala izateak ez du beti aukera hoberena izatea zihurtatzen. Horregatik, garrantzitsua da lokalari eman nahi diogun estiloan sakontzea, eta tresneria osatzen duten gainontzeko elementuekin eta negozioaren itsurarekin ere bat egitea. Ez dugu ahaztu behar, baxerak jakiaren aurkezpena hobetu behar duela, baina sekula ez duela protagonista izan behar jatekoaren gainetik.
Ohikoena txuri koloreko baxera aukeratzea da, hala ere azken urte hauetan kolore desberdinetako atalak ikusten dira.
Plateren neurria
Erosketa erabaki aurretik, nahi ditugun neurriak biltegiratzeko daukagun tokirako egokiak direla zihurtatu behar dugu. Era berean, naiz eta gauza jakina dirudien, ontzi garbigailuak eskaintzen digun lekua aztertu behar dugu, atalen arteko ikutuak eta apurketak ekiditeko.
Iraunkortasuna
Puntu kritikoa aukera bat edo bestearen alde egiteko unean. Hemen materialaren aukeraketa egingo dugu, gai erabakiorra iraunkortasunari dagokionez:
Portzelanazko baxerak
Baxera zeramikoen artean, materialik ezagunena eta tradizionalena da. Kaolina, feldespatoa eta kuarzoz egina dago, hainbat egosketa prozesurekin lortzen den materiala trinkoa eta gogorra da, aldi berean auskorra eta tenperatura aldaketekin jasankorra. Kalitatearen eta salneurriaren arabera iraunkorragoa izan daiteke, bainan beti dira aukera on bat.
Lurrezko baxerak
Buztin eta lokatzez, tenperatura baxuan labean egosita egiten dira. Ez dira portzelana bezain arin eta erresistenteak, bainan bai merkeagoak. Hori bai, era profesionalean erabiltzen bada, naiz eta asko sufritu, ez da berehala aldatu beharko. Baxera garbigailuan garbituz dizdira galduko du eta ez du beroa ongi jasaten.
Melaminazko baxerak
Melamina plastiko jatorrizko materiala da, honek ekonomikoki aukera merkean bihurtzen du. Gainera oso moldagarria denez, zeramikaz lortu ezin daitezkeen formak lortzeko aukera ematen du. Beste ezaugarri garrantzitsu bat erresistentzia da, atalak ia haustezinak bait dira. Hostalaritzan oso gutxi erabiltzen da, plastikoak isladatzen duen itxura ez bait da oso kalitate handikoarena. Gainera piezak esmaltea galtzen doaz, garbitzen diren einean. Azkenik, ez da maiztasun handiz erabiltzeko materiala bere osagai kimikoengatik. Arrazoi honengatik jan hotzekin bakarrik erabiltzea gomendatzen da.
Arbelezko baxerak
Material hau iritsi berria da baxeren mundura. Harrobietatik datorren materiala izanik, oso ondo jasaten ditu hotza eta beroa. Gainera estetikoki oso itxura deigarria isladatzen du.
Beirazko baxerak
Beirak, diseinu berritzaile eta oso erresistenteak diren baxerak egiteko aukera ematen du. Gainera oso materiale higieniko eta erraz garbitu daitekeena da. Gainontzeko aukerak baino garestiagoak izan daitezke, bainan bere erresistentzia eta iraunkortasuna kontutan hartuta aukera on bat izan daiteke.
Eskura dagoen aurrekontua
Azkenik, zein aurrekontu izango den eskura argi izatea garrantzitsua da. Aukeratutako bilduma erosteko erabiliko den aurrekontua garrantzitsua den arren, kontutan eduki behar da gero hau berriz ere osatu beharko dela; ez da bidezkoa luxuzko baxera garesti bat erostea, gero hau berritu eta osatzeko aurrekonturik ez badugu izango. Inbertsio hori aurreikusteko zenbat plater, platertxo, bowl, bandeja, entsalada ontzi, e.a. ( kopa, edalontzi eta mahai tresneriaz gain) beharko diren zerbitzu on bat zihurtatzeko jakin behar da. Egokiena, kopuru hau lokalaren edukieraren bikoitza izatea da. 50 lagunentzako edukiera duen lokal bat badaukagu, baxera osatzen duen atal bakoitzeko 100 ale beharko genituzke, bai eta beiraterian eta mahai tresnerian ere.
Hemen eman dizkizuegun azalpen hauek kontuan edukita, zuen jatetxerako baxer berria erosterakoan asmatzeko aukera handitu dezakezue.
Dena dela, oraindik zalantzarik baldin badaukazue, gure online denda bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, non portzelana eta baxera bilduma ugari aurkituko dituzuen bertan aukeratzeko. Beti bezala zuen esanetara gaude edozein zalantza argitzeko.
Zuen zain gaude!